jueves, 31 de enero de 2013





Entzutearen garrantzia!

Aste bete neraman sabeleko minagaz ta atzo botaka ein naben. Bota nituen barruen neuzkazan berba, pentsamendu,  negar guztiak, entzuteko prest zegoen nonor zegoelako. ESKERRIK ASKO! 

ENTZUN! ENTZUN! ENTZUN! ENTZUN! ENTZUN! ENTZUN! ENTZUN!

Hori zen barrutik oihukatzen nuena, ta zu konturatu zara azkenien, eskerrak, badakigulako guztiak eitxen deuela gainezka nonoiz eta! Gauza on zein txar danak iragankorrak diz, segundu baten pozik zauz eta hurrenguen ez. 

Ta hainbeste negar ein eta gero, ondorixo honetara heldu naz; pozik egotie ez dala lortzen den “egoera” bat, pozik egotea bizitzarekiko jarrera bat dala, bizitzeko modu bat, jarrera bat,  ikuspuntu ezberdin bat…ez ala?

PD: egune ondo akabateko, barre einarazitzun zeozetan pentsa,(momentu lotsagarriren batetan, lagunek esan deuen zeozetan, gustatu jatzun esaldi baten, kantaren baten...) eta horretan pentsaten lo ein, ni be ohera noie. 
GABON! Ez bazaren gogoratzen, hartuixu zuretzako opari hau ta bestela be:
Kantarik hoberenaaa (nire ustez momentu honetan) Hemen klikatu ea datsegizun!


AAAAAAAAAA... ta aste honetan alde batera itxi ezin doten beste gaia. Ba, bardin da, hobeto beste nonoz. Gabon!

jueves, 24 de enero de 2013

Amarruak amarru


Neuk pilloa galdera dekotez, gehixenak eztakitez nori galdetu, ta beldur naz. Galdetu ezkero arazoetan sartungo nazen beldur , hobeto ixilik nau, ezta? Eztakitx baña nik dakitxela, eztekot ezkutateko ezebe. Zer in al da, ta zer ez? Nok diño, ta zeba?
Logikan barruan sartunde nabezan gauza batzuk, holan eztizela ikusi dot, eztiz pentsaten nabezan modukoak. Demokrazia, hau? jajaj... Bai zera! Herriaren hitza? Ez ibili txantxetan! Telebistan agertzen dizen korbatadunen hitzaldixek gitxi gora behera danak sinesten nabezan. Ontxe ez.
Zer gertatu dazten?
Hazi in naz.
Zeuetako nonori be hau pasa dakola seguru nau, jakin guretena ontxe badakit, ta agian hobeto jakingo ezpanaben, bueno, ez. Zeer diñot? Eztot barriro engañatute bizi gure, agur engañua!

Hausnartzen...



Pertsona, kultura, hizkuntza, musika, orrazkera, arraza... Hauetariko asko eta asko, batezbe hemen ingurukoak, gutxietsita dauz. Zeaitxik?

Gaur adibidez neure herriko informaziño zerbitzure deitu dot, han grabata dekien abotsak euskeraz ta gazteleraz esan deu dana baña, gero, benetako pertsonak hartuztanien, nik euskeraz galdetutzat jakin gure nabena ta txarto entzungo bazan moduan hitz egiten hasi da. GEZURRE!!! Ondo entzuten jakon!!Baña eztozten euskeraz hitz in gure, errespetu falta itzela irutu dazte, ta ganera, eskei in deu...lotsabakoak dauz... 
Nire ustez, ezkaituzte ezagutzen eta horren atzean, ezezagunaren atzien, bildurre dauelako. Aukerarik bez eztozkuez emoten baña horrek, aukerarik emoten eztabien gehixenak, eztiz gure beldur, bekaizkeria dekozkue.


Nik be euskeraz bizitzeko eskubidie dekot ezta? Neure herriko webgunien euskeraz irakurtzeko eskubidie dekot ezta? Legiek euskeraz irakurtzeko eskubidie dekot ezta? 
Euskeraz entzun erantzun, errespetatu, maitatu, gorrotatu, beldurtu, , sentitu, jolastu, oihukatu, pentsatu idatzi, irakurri, erosi, saldu, BIZI nahi baña ezin dut!!?? Edo bai?

Hori iten saiatzen naz baña oztopo izugarrixek ipintzen dotzuez! (a, lengo informaziño zerbitzura barriro deitu dot ta pertsona bardiña izen da, euskeraz iten ban galdetu, eta ezbala gure esan dozte!!)