viernes, 29 de marzo de 2013


INKONFORMISTAK

Edozein garaietan gaudela, gazteok iraultza beharra sentitzen dugu, eraldaketa beharra, hobetzeko beharra. Garai bakoitzean aldatu behar diren gauzak aldatzen doiez. Ez gaude dagoenarekin konforme (naiz eta hori den zoriontasunera iristeko bidea, dauenagaz konforme egotea, ez ala?) zilegizkoak iruditzen ez zaizkigun gauzez nekatuta gaude, eta horrek konpontzeko zerbait egin dezakegula uste dugu, gurasoek ere uste zuten, aitona-amonek ere…

Baina ezin dut ulertu, prozesu bat da? 28 urte bete eta dauenagaz konformatzen hasiko gara? Pertsonaren araberakoa da? Gaztea zaren bitartean bakarrik irauten du.
Gazteok beti daukagu fama hori, inkonformista ospea; baina zoriontsuak gara, edo ia ia. Dagoenarekin konformatzen ez den jendea dagoelako goaz aurrera, hori da garapenaren motorra; inkonformista izatea; gehienetan gazteei atxiki zaien adjektiboa. 


Orduan, hari batetik bestera joanda, inkonformistei esker goaz aurrera, gazteok inkonformistak garela diote; gazteoi esker goaz aurrera! Danok izen dira gazte, gara edo izango dira, danori esker goaz aurrera. Hori bai, benetan uste duzue aurrera goiezela?

OHARRA: ez diñot behin gazte izateari utzi ta gero, ez dugula ez egiten; hori pertsonaren araberakoa da.

domingo, 24 de marzo de 2013

EMAN EUSKARA ELKARRI

Lelo honenpean iritsi da gaur korrika Baionara, han behar nuen. Baina ostegunean 3 orduz korrika egiten ibili eta gero, pozik sentitu nintzen; beteta. Endorfinak zirela pentsatu nuen baina oker nengoen, beste sentsaziño bat zan.

Nik euskeraz bizi gure dot, erosoago nagoelako, belarrira politxaua egiten zaidalako, pozgarriaua, alaiaua, gogorraua, nola esan, azaldu?
Euskeraz pentsatu gure dot, hasarratu, berba in, maitatu, jolastu, dantzatu, ligatu, mozkortu oihukatu, negar egin, urten!!!!!!! posible al da? Pausoz pauso, gelditxu barik lortu daiteekela sinesten dot, nahi ezkero posiblea dala, baina inork etzaituela behartu behar, hizkuntza bat maitatzera ezin delako inor behratu. Besarkadak elkarri ematen dizkiogun bezala, muxuak, laztanak eta euskera ere.


Euskeraz bizi gure dogun guztion artien lortukogu saiatu ezkero euskeraren egoera hobetzea eta gureguleko euskeraz bizitzea, ez ala?

METAFORAKA

Inperio klonial autoritarioa ezarri du Aitor III.ak eta mehatxuz negoziazio bide guztiak itxita daudela aditzera eman du. Herritarrak mespretxatzeaz gain, argi utzi nahi izan du bere jakinduria guztienaren gainetik dagoela eta hortaz, bere aginduak guztiz zentzuzkoak direla.

Saiakerak egon diren arren, negoziazio bide guztiak itxita daudenez, honen aurkako iritziak egonagatik, liskarrak ekiditzeko arnasa hartu eta obedientzia onartzera egon da herritargoa. Herrialdetik (edo dena delako horretatik) sartu eta irtetetko araudi berria inposatuko dute errege-erreginek.

Bitartean MITU taldea lurpeko zokoren batean ezkutatuta dagoela uste da. Egin duten komunikatuan esan dutenez, egoera aldatu eta zilegizkoa den hitzarmen bat lortu, adostu arte euren horretan jarraituko dute. Ez dute amore emango egoeraren aurrean, aldizkariak banatuko dituzte, hitzaldi sekretuak egin, umeentzako jolasak, gazteentzako gaztetxeak, nagusientzako ere, tailerrak, ikastaroak... 

Boterea duten 15 pertsonen aurka 15.000 badaude ere, ezin da beti irabazi. Baina zerbait, zerbait da. Hori bai, ARGI EUKIN ahalegintzen ez bazara ziur ez duzula ezer irabaziko. Ahalegindu eta nahi zenuena irabazi ez baduzu ziur egon zerbait irabazi duzula, txikia bada ere.

viernes, 15 de marzo de 2013

http://www.youtube.com/watch?v=caEizX_iC4w

ONGIETORRI ERNAI 


Gazteak gara , gazteak gara, gazte, orain eta hemen. Dena daukagunaren gezurrean hezi gaituzte. Baina badakigu ez dugula ezer, gure indarra salbu eta etsipenari aurre egiten diogu, badakigulako guri dagokigula porrotaren aurkako matxinada. 

 

Gau ilunetara kondenatu nahi gaituzte baina guk, guk ez diogu uko egin nahi gazte izateari, ez diogu uko egin nahi, egunez ere amesteari. Maitasunak mugitzen gaitu eta hari esker ibiltzen gara; besarkada baten iraultzan sinesten dugu, muxu baten subertsioan.

 

Mundua maite dugulako nahi dugu mundua eraldatu; mundua ez zaigulako poltsikoan kabitzen. Gure lurra maite dugulako nahi dugu gure lurra aske. Gu geu hizkuntza garelako nahi dugu hizkuntza bizi; nahi dugu euskaraz bizi.

 

Gure herria maite dugulako nahi dugu pertsona askez osatutako herria; ezberdinen arteko herri parekidea. Kalean bizi gara, kalea bizi dugu ; ez dugu sormena museotarako gorde nahi, irudimena da gure barrikada, eta utopian babesten gara.


Teorian sinesten dugulako nahi dugu praktika bizi, praktikan bizi. Etengabe ikasten gaudelako nahi dugu, ikastearen benetako esanahia berreskuratu, eta porlanezko eraikin handiei zentzua eman. Belztasunak itsutzen gaituelako nahi dugu kolorezko alternatiba eraiki eta eraikiko dugu.

 

Ez gaitu izutzen zuen sokak, zuen bozalak, zuen iluntasunak; argia maite dugu. Ez gaituzte mintzen zuen irainek , ez gaitu izutzen zuen eskaintzak aspaldi utzi geniolako sinesteari. Ez dugu beldurrik iragana zaretelako ezin duzue oraina erasotu, oraina, gu geu garelako, ezin duzue etorkizuna konkistatu. Erne gaudelako, ernai gaudelako, ERNAI garelako.