viernes, 15 de marzo de 2013

http://www.youtube.com/watch?v=caEizX_iC4w

ONGIETORRI ERNAI 


Gazteak gara , gazteak gara, gazte, orain eta hemen. Dena daukagunaren gezurrean hezi gaituzte. Baina badakigu ez dugula ezer, gure indarra salbu eta etsipenari aurre egiten diogu, badakigulako guri dagokigula porrotaren aurkako matxinada. 

 

Gau ilunetara kondenatu nahi gaituzte baina guk, guk ez diogu uko egin nahi gazte izateari, ez diogu uko egin nahi, egunez ere amesteari. Maitasunak mugitzen gaitu eta hari esker ibiltzen gara; besarkada baten iraultzan sinesten dugu, muxu baten subertsioan.

 

Mundua maite dugulako nahi dugu mundua eraldatu; mundua ez zaigulako poltsikoan kabitzen. Gure lurra maite dugulako nahi dugu gure lurra aske. Gu geu hizkuntza garelako nahi dugu hizkuntza bizi; nahi dugu euskaraz bizi.

 

Gure herria maite dugulako nahi dugu pertsona askez osatutako herria; ezberdinen arteko herri parekidea. Kalean bizi gara, kalea bizi dugu ; ez dugu sormena museotarako gorde nahi, irudimena da gure barrikada, eta utopian babesten gara.


Teorian sinesten dugulako nahi dugu praktika bizi, praktikan bizi. Etengabe ikasten gaudelako nahi dugu, ikastearen benetako esanahia berreskuratu, eta porlanezko eraikin handiei zentzua eman. Belztasunak itsutzen gaituelako nahi dugu kolorezko alternatiba eraiki eta eraikiko dugu.

 

Ez gaitu izutzen zuen sokak, zuen bozalak, zuen iluntasunak; argia maite dugu. Ez gaituzte mintzen zuen irainek , ez gaitu izutzen zuen eskaintzak aspaldi utzi geniolako sinesteari. Ez dugu beldurrik iragana zaretelako ezin duzue oraina erasotu, oraina, gu geu garelako, ezin duzue etorkizuna konkistatu. Erne gaudelako, ernai gaudelako, ERNAI garelako.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario