MUSIKA

UMEA IZAN NAHI DUT (Zain)
Ohartu naz gaur nagusi egin nazela eta bildurtzen hasia naz,
mundua ez da pentsatzen nuen modukoa, dibertigarria
zenbat aldatzen ari garen!

Eta nik umea izan nahi dut edozein ordutan libre egoteko
Eta zu, Songokuren pare ibiltzeko, eta oin ez dago haren moduko lasaitasunik

Bide berriak hartzeko garaia heldu da, erabakitzeko gaitasuna
Non gelditu da etxeko lanak arazotzat hartzen zen garaia
Zenbat barre txabola hartan!
nik umea izan nahi dut edozein ordutan libre egoteko
Eta zu, Songokuren pare ibiltzeko, eta oin ez dago haren moduko lasaitasunik
Ezeizu ahaztu umea izan zinela eta guraso maiteak, beti alboan dituzula

AZKEN BIZTANLEAK (EH SUKARRA)
Sarraskikume maltzur orotan,
odoletan ernaltzen dijoa zauritan kiskaltzen dijoa saminetan hedatzen dijoa
seme alaben abizenetan markatutako susto gurutzea
etorkizunik gabeko lurpe ixil baten ikara eta oinazea
baldin bada   ametsak gorririk
baldin bada   gurean aberririk
baldin bada   lokarri sendorik baldin bada  
Grisaren teloi urratuetan historiaren marko minduetan
burdinaren hitz zorrotzetan gure itzaletan miseria arrastoetan
baldin bada arima baldin bada  
Epaituko gaituzten lurretan, ehortziko gaituzte oinutsik
Gure hezurdurek euritan ez dute marratuko lorratzik
Errekasto hutsen paretetan estutuko dituzte zintzurrak
Ebakigarriena dateke justizia ezaren linos maltzurra
ERREPIKA
Jada ez gara munduarenak eta mundua ez da gutarrena
Atlantidako umezurtzak, Atlantidako azken biztanleak gara!x4
baldin bada  ortzeaz harandik bestelako ozeano birjinik
Aizatu gaitzatela biluzik bestelako mendi gailur birjinik
Baldin bada  baso oihan birjinik
Baldin bada  Atlantidako azken biztanleak garax6
 

ARRANO BELTZAREN HEGALDIAK

ARRANO BELTZAREN HEGALDIAK


Erresumen garaietatik hona
odolustu nahi izan duten herria
euskaldunon lurralde
nafar gudarien aberria
kateek batzen gaituzte,
katez gaituzte lotuak
bide bazterrak gorpuz bete zituzten
jauntxo agintari kolonoak.

Makurtu ginela salduz
engainatu nahi gaituzte
odola darion lumaz
idatzitako historian.

Arrano beltzaren hegaldiak
jarraituz egin genuen bidean
ereindako borroka haziak
gaurko egunetaraino loratu dira.

Amaiurko gaztelu beltzetik
sasiko gordelekuetara
belaunaldiz belaunaldiko
iraultza ta matxinadak
ezpatak eta sua etsaiaren aurka
zerua itxiz kea mendetan zehar
eguzkia ukatzen diguten heinean
boliek aurrera jarrai dezala.

Askatasunaren izenean
menpeko bihurtu gaituzte
odola darion lumaz
idatzitako historian.

Arrano beltzaren hegaldiak
jarraituz egin genuen bidean
ereindako borroka haziak
gaurko egunetaraino loratu dira.

Bostehun urte konkista baten menpe
zapalkuntzari hortzak erakusten
seme-alaben irribarrea
izango da gure mendekua.


GURE ERESERKIA

GURE ERESERKIA


Denok batera kanta
hau da gure ereserkia
Egun ilunak koloreztatzeko
hemen zaudete lagunak.

Eskerrak eman nahi dizkizuet modu honetan
zuen omenez idatzitako kantua baita.
Nire alboan egon zarete momentu latzenetan
Beti aldamenean!

Gaur irri baten inguruan elkartuko gara
barreak bota auzoko tabernetan.
Trago bat orain eta gero beste trago bat
Honek ez du amaitu behar!

Betidanik izan ez bada, betirako izan dadila.

Ohartu ez bazarete ere hemen gaude batera
familia polita osatu dugu jada.
Etorkizunari eskatzen diot gauza soil bat
Hautsezina bihurtu dezala!

Berrogei urtern buruan konturatzea
oraindik ere elkarrekin gaudela
denborak bere aztarnak utzi ditu baina
Izandakoak gara!

GAZTE EGUNA, INDEPENDENTZIA

Gazte eguna, independentzia

Gazteon zapalkuntza uka ezina da. Kartzela da haien bide tresna bakarra.
Ze leku gutxi dagon askatasunantzat ta zenbat berriz errepresioarentzat.

Milaka gazte epaituak izan dira herria hiltzen ez uzteagatik.
Hala ere, gure borrokak jarraituko du beraien horman haiek kolpatu arte.

Inposatutako ereduei uko eginez gazte egunean.
Euskal gaztedi alternatiboa sortuz ta indartuz gazte egunean.
Independentzia eta sozialismoa zabalduz gazte egunean.
Herri zahar bat bide berri bat lotuz ta errotuz gazte egunean.
Gune askeeta autogestionatuak, herri bat dugu, zergatik ez ba gaztetxe bat?


Inposatutako ereduei uko eginez gazte egunean.
Euskal gaztedi alternatiboa sortuz ta indartuz gazte egunean.
Independentzia eta sozialismoa zabalduz gazte egunean.
Herri zahar bat bide berri bat lotuz ta errotuz gazte egunean.

Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuek dena eman behar, behar ez dezaten.
Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar, behar ez dezaten.


Inposatutako ereduei uko eginez gazte egunean.
Euskal gaztedi alternatiboa sortuz ta indartuz gazte egunean.
Independentzia eta sozialismoa zabalduz gazte egunean.
Herri zahar bat bide berri bat lotuz ta errotuz gazte egunean.

EMAKUME

EMAKUME

Esku batez laztantzen baldin banauzu
esku beraz, jipoitzen baldn banauzu
ze esku aukeratu, ze esku baztertu
jipoien azalean laztanik ezin sentitu.

Bihotz batez maitatzen baldin banauzu
bihotz beraz gorrotatzen banauzu,
ze bihotz aukeratu, ze bihotz baztetu
gorroto artean maitasuna ezin ulertu.

Emakume, pentsatu, bizi, zapalketa gabe bizi
Emakume, pentsatu, bizi, zapalketa gabe bizi
Zure bizitza da, aske izateko jaioa zara.

 

BERRI TXARRAK PANGEA

 BERRI TXARRAK PANGEA


Hitzak bilatzen aurkitzen saiatzen
nola edo hala adierazteko
zer egiten duten hemen horrenbeste
gorpu kolore beretsukoek
Pangea garaia aspaldi izan zen
ez du zentzurik oroitze hutsak
baina zer edo zerk esaten dizu
ekidin zenezakeela zerbait

Ta hondartzek ez dute nahi
errugabeen hilerri izan

Mundu zatiak banaka hezitzen
mundua desorekatuago
injustiziara ohitzea baino
gaitz kutsakorragorik ez dago
herrialde aberatsen dominak
pilatuz jasotako murruak
itsututa ez duzue ikusten
handinahi honen ondorioak

Ta hondartzek ez dute nahi
errugabeen hilerri izan

Pangea

Honek eztanda egin behar du

Hitzak bilatzen aurkitzen saiatzen 


HITZ EGIN BEGIEKIN (Kaotiko)

Zure begiradaren hizkera garbiaz, esadazu maite nauzula.
Esan maite nauzula, gorrotatzen nauzula, baina esan begiradarekin.
Mingainak hitz egiten badu, ez da egia esaten duzuna:
entzun nahi dudan gezurra, egi erdi ez benetan sentitzen duzun hori.
Esan, begiekin esan, esan gehiago ez nauzula ikusi nahi,
esan benetan sentitzen duzun hori, baina esan begiradarekin.
Hitzak hitz dira jolasteko, baina mina ez,
ez, ez, ez da ez mina jolasteko, hitz egidazu begiekin (birritan)
Begiek hitz egiten dute eta guztia ulertu dezaket,
ukatu dena mingainak, nahi baduzu begiak egia direla baitakit.
Esan, begiekin esan, esan gehiago ez nauzula ikusi nahi,
esan benetan sentitzen duzun hori, baina esan begiradarekin.
Hitzak hitz dira jolasteko, baina bihotzak ez,
ez, ez, ez da ez bihotza jolasteko hitz egidazu begiekin(birritan)

1 comentario:

  1. Abestiak baino, batzuek panfletoak dirudite, eta literatura balio mugatuzkoak.
    Badira interesgarriak ere, nire iduriko beti.

    ResponderEliminar